XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsailaren erdialdean, aurreganbarako gure lana amaituta zegoen.

Arrazoi bereziengatik bertan utzi genituen bi irudi zaindariak ezik, eduki guztia laborategira eramana zegoen; lur guzti-guztia arakatu eta garbitua izan zen, eroritako azken ale edo txertakinaren bila; gela erabat hutsik gelditu zen.

Azkenean, zigilatutako atearen misterioa zeharkatzeko prest ginen.

Ostirala, hilak 17, zen hitzartutako eguna, eta ospakizunera biltzeko baimen berezia zuten pertsona pribilegiatuetako bik zitara joan behar zuten hilobiaren kanpoaldera.

Haien artean Lord Carnarvon, Lady Evelyn Herbert, Herrilanetako Ministro zen H.S.E. Abd el Halim Pasha Suleman, Antigoalen Saileko zuzendari orokorra zen M. Lacau, sir Willian Gartsin, sir Charles Cust, Lythgoe jn., New Yorkeko Metropolitan Museum of Arteko Egiptoar Saileko begiratzailea, Breasted irakaslea, Alan Gardiner doktorea, Winlock jn., Mervyn Herbert jn. ohoragarria, Richard Bethell jn. ohoragarria, Engelbach jn., Antigoalen Saileko ikuskatzaile burua, Antigoalen Saileko hiru ikuskatzaile egiptoar, Gobernuko Prentsa Bulegoko ordezkaria eta pertsonaleko kideak zeuden hantxe, hogei bat lagun, guztira.

Ordubiak eta laurdenetan bildurik zeuden gure konbidatuak beraz,